2020-02-12

Zikinkeria Bergaran.

Kaixo denoi.
Hemen dauzkazue ikasle talde batek pasa den asteburuan Leizeagako Eroski inguruan aurkitutakoa. Penagarria da jende askoren arduragabekeri lotsagabea.

Aurkitu ez ezik, garbitu ere egin zuten. Txalo bat beraientzat eta guztiok animatzen zaituztegu horrelako ekintzak burutzera.













2019-12-04

Garapen jasangarrirako norberak egin dezakena.


Hemen daukazue garapen jasangarria bultzatzeko bakoitzak bere esku daukan hainbat zentzudun jarrera. Ikusi eta etxean erakutsi eta zabaldu. Pauso txiki askok pauso handi bat osatzen dute.
Guztien ekimenez ahal dugu.


2019-11-27

Garapen iraunkorrerako hausnarketa


Hemen daukagu bideo txiki bat gaur egungo elikagaien ekoizpenerako daukagun eredu industrializatua erakusten diguna.
Benetan iraunkorrak izan nahi badugu, eredu tradizionala teknologia berrien laguntzaz bultzatu beharko genukeen eredua ere erakusten digu.


https://www.youtube.com/watch?v=S1zXGWK_knQ          Bideoa

IKUSI ETA IKASI.

https://www.youtube.com/watch?v=P0-sdzsoMUs       Ez bakarrik EA21, edozer gairentzat (bizitza) aproposa den leloa eta abestia.

2019-05-22

Udalbatzarra 2019

Maiatzaren 15ean udaletxean izan ginen EA21eko udalbatzarrean udaletxeko arduradunekin eta herriko beste ikastetxeetako ikasleekin.

Bertan Energia eta Klima aldaketaren inguruan gure proposamenak aurkeztu genituen.




Ikasleen arteko foroa 2019

Berandu, baina, hemen daukazue apirilean eduki genuen eskolen arteko foroa Bergarako beste ikastetxeetako ikasleekin.



2018-04-25

Bergarako ikasleen arteko foroa apirilak 18



Bergarako eskola guztiak EA21eko foroan parte hartu zuten. 
Beraien artean Ipintzako ikasleak ere egon dira.
Bertan udaletxeari aurkezteko proposamenak adostu zituzten.